Otxandioko lehenengo mozorro lehiaketan zortzi taldek parte hartuko dute

Anboto 2023ko ots. 15a, 13:40

Otxandion inauteriak ospatuko dituzte zapatu honetan. Ekimenetariko bat nobedadea da: kuadrillen arteko mozorro lehiaketa, udalak antolaturikoa. Lehiaketarako izen-ematea amaituta dago eta zortzi lagun taldek parte hartuko dute; euretariko bi umeenak dira. Beraz, guztira 80 bat otxandiarrek parte hartuko dute ekimenean.

Parte hartzaileak desfilean irtengo dira Otxandioko Bandagaz, 13:30ean: Andikona plazatik udaletxeko plazara. Honako hauek dira sariak: Lehenengoarentzat luntxa herriko taberna batean, bigarrenarentzat gazta dastatzea Maider Undaren gaztategian, eta hirugarrenarentzat Euskal Herriko produktuz beteriko otzara. Sari banaketa arratsaldean egingo dute, Kittuk 18:00etan egingo duen erromeriaren ondoren. 11Lore elkarteak txokolatea banatuko du.

OTSAILAK 18

  • 13:00 Seigarren mailakoen eskutik txupinazoa, inauteriei hasiera emateko. Ondoren, Otxandioko Bandarekin kalejira.
  • 13:30 Mozorroen desfilea.
  • 14:30 Bazkaria Mainondon.
  • 18:00 Erromeria Kittu taldearekin. Ondoren mozorro lehiaketaren sari banaketa eta txokolatea 11Lore elkartearen eskutik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!