Ruben Garate otxandiarra gogoratu dute Motxotegin

Anboto 2023ko ots. 11a, 15:11

Ruben Garate gazte otxandiarra 2000. urteko otsailaren 13an hil zen auto istripuz, “dispertsaturik” zegoen euskal preso bati bisita egitetik bueltan. 

Otxandioko herritar talde bat Motxotegi mendira igo da gaur, duela 23 urte hildako Ruben Garate herrikidea gogoratzeko. Egitasmoaren bultzatzaileek gogoratu dutenez, Garate 2000. urteko otsailaren 13an hil zen “dispertsaturik zegoen preso bati bisita egitetik bueltan auto istripuz”. Familia argazkia ateratzeaz gainera, herrikide batek dantza egin du, eta Aitor Esteban bertsolariak hiru bertso eskaini dizkio Garateri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!