Otxandion, Itziar Zabala eskalatzailea izango da rokodromoko inaugurazioan

Anboto 2022ko abe. 9a, 08:30
Argazkia: Otxandioko Udala

Otxandioko frontoian egin duten rokodromo berria inauguratuko dute gaur.

Inaugurazio ekitaldia 18:00etan hasiko da, Mainondoko gimnasioan. Bertan, Amagana ikus-entzunezkoa emango dute, eta berbaldi musikatua ere egongo da. Amagana ikus-entzunekoa Itziar Zabala (Dima, 1994) eskalatzaileari eta berak Baltzola eskalada guneagaz duen hartu-emanari buruzko da. Gero, rokodromo berrira joango dira, eta bertan 2015an Espainaiko Eskalada Kopako txapeldun geratu zen Zabalak erakustaldia emango du boulder berrian. 

Rokodromo berria egiteko, herritarrak, hainbat eragile eta udala elkarlanean aritu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!