Hertzainak taldeak azken hiru kontzertu eskainiko ditu. Lehenbiziko biak Barakaldoko BECen izango dira, abenduaren 16an eta 17an. Lehenengo emanaldian Erika Lagomak parte hartuko du, Xabi Aburruzaga, Maddalen Arzallus, Xabier Berasaluze 'Leturia', Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Piti Imaz, Kantu bat gara taldea, Ane Labaka, Mikel Markez, Aiora Renteria eta Joseba Tapiagaz batera. Abenduaren 17ko kontzertuan, ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas', Igor Elortza, Unai Iturriaga, Rufoh Beatbox, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Endika Lahaine, Etxahun Lekue, Maisha MC, Bixente Martinez, Xabi Paya, Petti eta Rafa Rueda igoko dira taula gainera.
Urtarrilaren 6an joko dute Josu Zabalak, Iñaki Igon Garitaonandia ?gari'-k eat Luis Javier Sainz 'Txanpi'-k azken kontzertua, Gasteizen. Gau horretan kantatuko du Xabier Amurizak, Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta (ETS), Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre artistegaz.
Abenduaren 16ko sarrera guztiak salduta daude, beste bi emanaldietarako, baina, oraindik geratzen dira. Taldearen webgunean eros daitezke.