Domekan nekazaritza eta artisautza azoka egingo dute Otxandion

Joseba Derteano 2022ko urr. 22a, 10:00

Otxandion nekazaritzako elikagaien eta artisautza produktuen inguruko azoka egingo dute domekan.

Herriko plaza nagusiko luze-zabalean ipiniko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara. Antolatzaileen esanetan, azokan egindako erosketa guztiak tokiko produktu sorten zozketan sartuko dira. Azoka Gorbeialde elkartearen eta Otxandioko Udalaren artean antolatu dute, Aldundiaren laguntzagaz. Gorbeialdek 'Herri bat, merkatu bat' izeneko programa berri bat hasi zuen 2020an, eta asteburuko azoka hor kokatzen da. Herrietan antolatzen diren ohiko azokak egiteaz gainera —Otxandiokoa abenduan izaten da—, berri batzuk antolatzea eta ekoizleei euren produktuak saltzeko gune gehiago eskaintzea da ekimenaren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!