Azken kontzertu bi eskaintzeko batuko da ostera Hertzainak

Anboto 2022ko ira. 29a, 11:38

Iñaki Igon Garitaonandia 'Gari', Josu Zabala eta Luis Xabier Sainz 'Txanpi'

Abenduaren 16an, BEC-en, eta urtarrilean Gasteizen eskainiko dituzte kontzertuak. Sarrerak urriaren 5tik aurrera jarriko dituzte salgai. 

Josu Zabala musikari otxandiarra ostera batuko da Iñaki Igon Garitaonandia Gari  abeslariagaz eta Luis Xabier Sainz Txanpi bateria jotzailegaz Hertzainak agurtzeko. Prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean agur horren berri eman eta azken bi kontzertuak iragartzeko. Zabalak eta Garik hiru kontzertu eskaini zituzten 2019an, oraingoan baina, Txanpi ere batu zaie. 

Azken bi emanaldiak abenduan (16, Barakaldoko BEC erakustazokan) eta urtarrilean izango dira; bigarren emanaldia non eta noiz izango den ez dute zehaztu oraindik.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!