Alos Quartet laukoteak kontzertua joko du, zapatu honetan, Mekoletan

Anboto 2022ko irailaren 23a

Zapatu honetan, musika kontzertu bategaz gozateko aukera egongo da Otxandioko Mekoleta auzoan. Alos Quartet laukoteak zuzenekoa emango du, 18:30ean. Arkotxe Kultur Elkarteak eta Otxandioko Udalak elkarlanean antolaturiko ekimena da.

Alos Quartet lau musikarik osatzen dute: Xabier Zeberio, Francisco Herrero eta Lorena Núñez biolinistek eta Ivan Alzate baxu-jotzaileak. Jatorri klasikoagaz, folka eta musika garaikidea lantzen dute. 1999etik hona hainbat disko kaleratu du, eta musikari askogaz kolaboratu: Niko Etxart, Kepa Junkera, Carlos Núñez…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!