Gazte Eguna eta askotariko musika Otxandioko jaietako lehenengo asteburuan

Joseba Derteano 2022ko uzt. 15a, 13:54

Otxandioko Santa Maña jaiak ekitaldiz beterik hasiko dira, asteburuan. Gaur bertan, Oihandi abesbatzak 50. urteurreneko kontzertua emango du, elizan, eta, ondoren, afari herrikoia egongo da. 

Zapatua Gazte Eguna izango da eta gazteei begirako ekintzak izango dira nagusi: bazkaria, olinpiadak, musika… 22:00etan, Gorrotoa Gorroto, Estutu eta DJ Rosamari arituko dira, gaztetxean. 

Domeka arratsaldean, Oihandi abesbatzako eta Mirugain mendi taldeko kideek txupinazoa jaurtiko dute udaletxeko balkoitik. Iluntzean, Trikizio taldeak erromeria joko du. 

Astelehenean, Santa Maña egunean, Otxandiko bandak eta txistulariek herriko kaleak girotuko dituzte, eguerdian. Arratsaldean, 17:30ean, herri kirol erakustaldiak egingo dituzte, plazan, eta, ondoren, Urduri dantza taldeak ikuskizuna egingo du. Gauean, erromeria egongo da, Joselu anaien eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!