Otxandioko plaza eraberrituaren inaugurazioa egingo dute zapatuan

Joseba Derteano 2022ko eka. 24a, 09:40

Azken 20 bat urteetan, Otxandioko Udalak hainbat lan egin du herrigune historikoaren garrantzia nabarmentzeko. Lehenengo, erdigunea oinezkoentzat egokitu zuten eta Andikonako Plaza zein Bolalekua guztiz eraberritu zituzten.

Azken hamarkadako lehentasuna plaza nagusia eraberritzea izan da. Orain, plaza nagusiko inaugurazioa egingo dute, zapatuan, 18:00etan. Lehenengo, pilota partiduak egongo dira, Iluntxu elkarteak antolatuta. 19:00etan luntx herrikoia egingo dute, Kontseilupean, eta 20:00etan Gauargiren erromeria hasiko da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!