Otxandioko eskolako Hezkidetza Batzordeko ikasleen bilera batean irten zen ideia; patioko horma irudiren bategaz dotoretu zitekeela proposatu zioten zuzendaritzari. Honek udalari ideia azaldu, eta denen elkarlanari eskerrak aniztasunaren aldeko murala egin dute, 24 metro luze dena. Ione Larrañaga ilustratzaileak diseinatu du irudia eta eskolako umeek pintatu dute. Irudian kolore anitzeko bost esku ageri dira, aniztasunari keinu egiten diena.
24 metroko luzera du muralak.
Muraleko mezua.