Otxandio Oin Herri herri hezitzaileen sarera batzeko hitzarmena sinatu dute

Joseba Derteano 2022ko eka. 8a, 08:50

Otxandioko Udalak eta Oin Herrik sinatutako hitzarmenaren bitartez Otxandio herri hezitzaileen sareko kide izango da aurrerantzean.

Herriko hezkuntza eragile ezberdinak ere bidelagun izango dira fase berri honetan. "Herrien arteko elkarlan eta babesean oinarritzen den sare honetan, Otxandioko esperientzia, sareko gainontzeko herriekin elkarbanatzeko aukera izatea oso aberasgarria da. Espero dugu elkarlan hau urte askotarako lankidetza bat izatea ", adierazi dute Oin herri kideek euren webgunean. Besteak beste, Durango eta Elorrio ere Oin Herri sarean daude.

2022. urterako lan ildoen artean, eskola kirolaren eraldaketa, herriko antolamenduan haurren parte hartzea lantzea, nerabezaroaren kultura eta nerabeekin parte hartzean sakontzea dituzte helburu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!