Otxandioko igerilekua ekainaren 15ean zabalduko dute, Cessport enpresak kudeatuta

Anboto 2022ko mai. 31a, 09:02

Aste bi inguru falta dira aire libreko igerilekuen denboraldia hasteko. Otxandiokoa, esaterako, ekainaren 15etik aurrera egongo da zabalik. Aurten Cessport enpresak kudeatuko du.

Urte birik behin, udalak lehiaketa publikora ateratzen du kudeaketa eta eurak izan dira punturik gehien batu dutenak. Cessport enpresa aditua da igerilekuen kudeaketa integralak eramaten, eta Bizkaiko udal askogaz lan egin du: Getxokoagaz, Santurtzikoagaz, Portugaletekoagaz… 

Erabiltzaileek ekainaren 6tik aurrera egin ahalko dituzte bonuak, udaletxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!