Pausoka ekoiztetxea 'SOS kantak arriskuan' izeneko programa berria lantzen ari da ETBrako, eta atal bat Otxandion grabatu dute. Kanta zahar bat berreskuratzea eta hari buruzko istorioa erakustea dira programaren helburuak. Otxandion Amuak bota ditu abestiaren gainean ikertu dute eta joan zen astean abestia grabatu zuten herritarren laguntzagaz. Oraindino ez dakite Otxandioko saioa zein egunetan emitituko den.