Orain, Turismo Sailak beste bultzada bat eman gura dio ibilbide horri eta egitasmo horren berri eman dute asteon. Sustapen-material berria egin dute (eskuorriak, etapetako fitxak, mapa berria…) eta ibilbideak zeharkatzen dituen herrietan banatuko dute, Otxandion ere bai. Horrez gainera, promozio-bideoak sortuko dituzte, besteak beste.
Antzinako ibilbide hori Oiongo mahastietan hasi eta Bermeoko, Ondarroako eta Lekeitioko portuetaraino ailegatzen da. Garai batean, portuetan mandoak arrainez kargatu, eta bueltan garia, gatza, ozpina eta ardoa ekartzen zituzten mandazainek erabiltzen zuten bide hori.