1937ko apirilaren 6a: Franco eta Mola Otxandion

Anboto 2022ko api. 6a, 20:35

85 urte bete dira faxistek Otxandio hartu zutenetik.

85 urte bete dira faxistek Otxandio hartu zutenetik. 1937ko martxoaren 31n Mola generalak Iparraldeko Frontea menderatzeko ofentsibari ekin zion. Otxandiotik eta Ondarroatik hasita, Asturiaseraino zabaltzen zen frontea. Erreketeen eta milizianoen batailoien arteko lau eguneko borroken ostean, apirilaren 4an, erreketeak Otxandion sartu ziren. Garaipen militar horretarako, faxistek abiazioaren laguntza izan zuten.  Otxandion eta inguruetan 400 hildako izan ziren eta ehunka miliziano preso eraman zituzten. Borroka horien ondoren, Otxandio menderatu eta gero, Francisco Franco eta Emilio Mola generalak Otxandio bisitatu zuten, apirilaren 6an. Argazki honetan soldadu artean ageri dira biak, Otxandioko herrigunean. Egun horretako lekuko izan zen argazkia Jon Irazabali eskerrak eskuratu du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!