Aitor Ajuria Euskal Herriko mendi eskiko txapeldun

Anboto 2022ko mar. 21a, 12:14
Aitor Ajuria erdian. (Euskadiko mendi federazioa)

Euskal Herriko txapeldun izan da Aitor Ajuria otxandiarra, Axier Alonso oñatiarragaz batera. Euskadiko selekzioko kirolariek  3 ordu eta 5 minutuko denbora behar izan zuten 24 kilometroko ibilbidea egiteko. 

Altitoy Ternua lasterketaren 13. edizioa ospatu da asteburu honetan, Luz Ardiden, eta horren baitan, Euskal Herriko Taldekako Mendi Eskiko Txapelketa.  A mailan, Euskal Herriko sailkapeneko lehenengo postua lortu du Aitor Ajuria otxandiarrak, Axier Alonso oñatiarragaz batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!