Mendi irteera bat eginda, Ruben Garate gogoratuko dute Otxandion

Joseba Derteano 2022ko ots. 10a, 12:00
2020ko irudia.

Asteburu honetan, 22 urte beteko dira Ruben Garate 'Anselmo' hil zenetik. Garate Alcala Mecoko (Madril, Espainia) kartzelan lagun bat bisitatzetik bueltan zetorrela hil zen, auto istripuan.

Harrezkero, Garateren heriotzaren urteurrenetan urtero egin izan duten moduan, herri ekimenean Motxotegirako mendi irteera antolatu dute zapatu honetarako, dispertsioaren amaiera eskatzeko eta Garate gogoratzeko. 09:30ean ipini dute hitzordua, Otxandioko udaletxe pareko plazan, eta mendiko tontorrera 11:00 inguruan heltzea aurreikusten dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!