Irailean Otxandiko plazako hirugarren faseko lanak hasi zituzten, plaza eraberritu asmoz. Hala ere, plaza eraberritu aurretik indusketak egiten dabiltza bertan. Indusketen helburua zoruaren azpian antzinako zer arrasto dagoen aztertu eta dokumentatzea da. Irailetik hori egiten dabiltza eta orain herritarrei bertan topatutakoa erakutsiko diete.
Horretarako bisita gidatuak antolatu dituzte. Belen Bengoetxea, EHUko irakaslea eta indusketaren zuzendaria, izango da 40 minutu inguru iraungo duten bisiten gidaria. Bisitak otsaileko hiru domekatan izango dira: otsailaren 6an, otsailaren 13an eta otsailaren 20an.
Bisita-txanda bakoitzean gehienez 25 pertsona egongo dira eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Izen ematea idazkaritza@otxandio.eus helbidera idatzita edo 945 45 00 20 telefonora deituta egin daiteke. Bertan eguna eta txanda zehaztu beharko dira.
BISITA GIDATUAK
OTSAILAK 6
- 11:00etan, euskaraz.
- 12:00etan, gazteleraz.
OTSAILAK 13
- 11:00etan, euskaraz.
- 12:00etan, gazteleraz.
OTSAILAK 20
- 11:00etan, euskaraz.
- 12:00etan, gazteleraz.