Otxandioko etxebizitza batean sute bat gertatu da bart

Anboto 2022ko urt. 15a, 09:35
Suhiltzaileak eta Ertzaintza sutea gertatu zen tokian.

Pertsona bat Gasteizko ospitalera eraman zuten kea arnasteagatik.

Bart, 04:20 inguruan, sua piztu zen Otxandioko Indusibide kaleko etxebizitza bateko sukaldean. Suhiltzaileei abisua eman zieten, baina bertaratu zirenerako sutea itzalita zegoen. Auzotarrek eurek itzali zuten su-itzalgailuekin. Pertsona bat Gasteizko ospitalera eraman zuten kea arnasteagatik, Ertzaintzako iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!