Zoriontasunaren kolorea deskubritzea helburu

Anboto 2021ko abe. 24a, 09:30

Abenduaren 26an, 17:30ean, Oihan Vegak umeentzako Ipuin dantza antzerkia eskainiko du Otxandioko pilotalekuan. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke: nagusiena 2 euro da eta umeena euro bat.

Amets izeneko umea da antzezlaneko protagonista. Ametsek hainbat emozio sentituko du eta bakoitza kolore bategaz lotuko du. Baina bene-benetan deskubritu gura duena zoriontasunaren kolorea da. "Kantarik kanta eta dantzarik dantza Ametsi zoriontasunaren kolorea deskubritzen lagunduko diogu", azaldu du Vegak. COVIDa dela-eta, antzezlaneko jokoak eta dantzak umeak euren eserlekuetatik mugitu barik egiteko moduan diseinatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!