2030era bitarteko erronken txostena aurkeztuko dute zapatuan Otxandion

Anboto 2021ko aza. 5a, 12:07

Otxandioko Udalak prozesu parte hartzaile bat egin du herritarrekin eta herriko eragileekin. Udalerriko diagnostiko bat eginda,   ahulguneak identifikatzea zen helburua, gero horiek kontuan hartuta 2030era bitarteko plangintza egituratzeko.

Orain, plan hori aurkezteko garaia heldu da. Bihar aurkeztuko dute, 10:30ean, Mainondoko gimnasioan. Itzulpen eta zaintza zerbitzua eskainiko dituztela iragarri dute udaletik.

Diagnostiko prozesuak ekainera arte iraun zuen eta 120 bat otxandiarrek parte hartu zuten: 20 herritarregaz banakako elkarrizketak egin zituzten; baita 16 eragilegaz eta 21 establezimendutako ordezkariekin ere. Azkenik, herri batzar batean 45 otxandiar batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!