Hiru Handiak mendi lasterketako lehen korrikalariak Otxandiotik igarotzen

Anboto 2021ko urr. 9a, 10:19

Bart, goizaldean, 2:30 inguruan igaro da lehenengo mendi korrikalaria Otxandiotiok. 00:00etan Murgian irten eta Gorbea igo ostean Durangaldetik pasa dira Hiru Handiak lasterketako korrikalariak.

Asteburu honetan XXII. aldia egingo du iraupen luzeko Hiru Haundiak lasterketak. Barikutik zapaturako gauerdian hasi eta 24 ordu geroago amaituko da. Tartean, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igo beharko dituzte 1.000 parte hartzaileek, 106 kilometroko ibilbidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!