Otxandioko plazako hirugarren eta azken faseko lanak hasi dituzte

Joseba Derteano 2021eko irailaren 28a

Astelehenetik martxan daude plaza eraberritzeko azken faseko lanak. Lanek plazaren erdialdeari eragingo diote oraingo honetan. Prozedura aurreko fase bietako berdina da.

Lehenengo, datozen bi-hiru hileetan indusketa lanak egingo dituzte, zoruaren azpian antzinako zer arrasto dagoen aztertu eta dokumentatzeko. Ondoren, dena eraberritzen hasiko dira: zoruan harri berria ipiniko dute, harrizko eserlekuak garbituko dituzte… Udalak 320.000 euro ipini ditu azken fasea gauzatzeko; Bizkaiko Aldundiko 187.000 euroko diru laguntza jaso dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!