Chill Mafia eta Ben Yart musikarien kontzertua Otxandioko Mekoleta auzoan

Joseba Derteano 2021ko ira. 10a, 13:30

Ekainean ezin izan zituzten Mekoletako jaiak ospatu COVIDaren eraginez. Ordurako pentsatuta zuten kontzertu bat irailean egingo dute antolatzaileek.

Zapatu honetan, 19:00etan, Chill Mafia taldeak eta Ben Yart-ek zuzenekoak eskainiko dituzte Mekoletan, Arkotxe kultur elkartearen ondoan dagoen landan. Arkotxe elkartearen, Otxandioko Gazte Asanbladaren eta udalaren artean antolaturiko ekimena da. Kontzertuek aforo mugatua dute eta sarrerak aurretik eskuratu daitezke administrazioa@otxandio.eus helbide elektronikoaren bitartez, bost euroan. Sarrerak egunean bertan ere erosi ahalko dira aforoa bete arte. COVID arauak betez, musukoa ipinita eramatea derrigorrezkoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!