Atzoko ekitaldiak zortzi herritako dantzariak batu zituen. Batzuk Durangaldekoak izan ziren: Iurretako dantzariak, Garaiko dantzariak, Berrizko dantzariak, Durangoko dantzariak eta Otxandioko Urduri taldea. Horiez gainera, Iruñeko Duguna dantza taldeak, Eibarko Kezka dantza taldeak eta Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak parte hartu zuten.