Otxandioko Udalak Luzia Urigoitia “giza eskubideen urraketen biktima” lez aitortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Anboto 2021ko uzt. 31a, 08:44
Artxiboko irudia.

Otxandioko Udaleko taldeek aho batez salatu dute Luzia Urigoitiaren heriotzaren inguruan “egia osoa”eskatzeko egin zen horma irudia eta Ruben Garate dispertsioaren ondorioz hil izana salatzen duen lona kendu behar dituztela jasotzen duen sententzia jaso izana. "Jasotako epaia eta egun bizi dugun egoera salatzen ditugu, eta sententziak ematen dituen arrazoiekin ez gatoz bat", adierazi dute. 

Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzari eskaera zehatzak egin dizkio Otxandioko Udalak. Alde batetik, Luzia Urigoitia "giza eskubideen urraketen biktima bezala" familiak egindako eskaerari laguntzea eskatu dio, baita, Iñigo Iruin abokatuari kasua berriz zabaltzeko aukerarik dagoen zehazteko azterketa lana esleitzea eta jarraipena egitea. Horrez gainera, Ruben Garate dispertsioaren biktima gisa ofizialki aitortzeko eskaera egin dio udalak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!