Otxandioko Udalak Aldundiagaz batzarra egin du herriko beharrizanei buruz

Joseba Derteano 2021ko eka. 24a, 12:00

Otxandioko Udaleko arduradunak Bizkaiko Aldundiko Herri Administraziorako eta erakunde harremanetarako diputatu Elixabete Etxanobegaz eta Tokiko Administrazioaren zuzendari Josu Bergaragaz bildu dira.

Otxandiok etorkizunera begira dituen erronkak helarazi dizkiete batzarrean. Besteak beste, finantziazioa behar duten egitasmo biren berri eman diete. Batetik, ur araztegi berri baten premia dagoela esan diete, gaur egungoa zaharkituta dagoelako. Bestetik, udaletxearen atzealdeko orubean udal bulegoak eta adinekoentzako gune bat hartuko lituzkeen azpiegitura berria egin gura dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!