Baso-igel jauzkari espeziea Presazelain ere agertu da

Joseba Derteano 2021ko eka. 23a, 08:52

Otxandioko anfibioen egoera aztertu eta ugalketa errazteko 2016tik martxan den proiektuak aurkikuntza bitxiak uzten ditu aldiro. Proiektuko arduradunek martxoan jakinarazi zuten baso-igel jauzkaria identifikatu zutela lehenengoz Otxandion, Iñola inguruan sorturiko urmaelean.

Orain, beste urmael batean ere agertu da espezie hori, Presazelai ingurukoan, hain zuzen ere. Nabarmentzeko moduko aurkikuntzak dira, baso-igel jauzkaria 'espezie zaurgarri' lez katalogatuta dagoelako Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan.

Horrez gainera, Presazelain beste espezie bat aurkitu dute lehenengoz Otxandion: uhandre marmolaria. Baina aurkikuntza hau ez da hain bereizgarria, espezie hau ez dago arriskuan eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!