[BIDEOA] Otxandion egindako konposta etxez etxe banatuko dute, ekimenera familia berriak erakartzeko

Joseba Derteano 2021ko eka. 10a, 09:00

Otxandioko Zero Zabor taldeak kanpaina berri bat abiatu du konposta egiten duten familia kopuruak handitzeko. Gaur egun 130 familiek parte hartzen dute Otxandioko zazpi konpost guneetan. Konposta nork bere etxean egiten dutenak ere badaude.

Boluntario talde batek etxez etxe banatuko du herriko konpost guneetan egindako konposta. Etxeko lorontzietan nahiz ortuetan erabili daiteke, besteak beste. Modu horretara, hondakin organikoak birziklatzeak dakartzan onuren gainean kontzientziatu gura dute.

Konpostarekin batera esku orri bat banatuko dute. Ekimenean parte hartu gura duenak esku orri horretan bere datuak idatzi eta udaletxeko buzoian utzi ditzake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!