Zapatuan, espetxeen aurkako 'Tattoo Circus txiki Euskal Herria' topaketa egingo dute Otxandion

Maialen Zuazubiskar 2021eko maiatzaren 28a

Maiatzaren 29an, espetxeen aurkako Tatto Circus txiki Euskal Herria topaketa egingo dute Otxandion.

Errepresioari eta kartzelei aurre egiteko asmoagaz, askotariko jarduerak antolatu dituzte. 10:00etan emango diote hasiera topaketari, irekiera ekitaldi bategaz. Gero, 12:00etan, berbaldi bat egongo da, Arabako Salhaketak eskainita: Espetxea gaur egun. Bertan, hainbat gaik espetxealdian zelan eragiten duten jorratuko dute: Covidak, Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzeak...

Arratsaldean, 16:30ean, 'Lorratzak' izeneko ibilbide historikoa egingo dute herritik, eta 18:00etan, Maider Lazkanok monologoa eskainiko du: Gordura y otras historias.

Uhmas kantautorearen kontzertuagaz emango diote amaiera topaketari.

Tatuatzaileak
Topaketan hainbat tatuatzaile ere izango dira: @tiju_tattoo, @nahikarimarin, Nora Lazpita, @tattawtattoo eta Tizne.

Antolatzaileek azaldu dutenez, txanda hartu gura dutenek tattocircuseh@riseup.net helbidera idatzi beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!