Dokumentalak dantza parekidetasunaren ikuspegia lantzen du. Ekimen horren harira, bezperan, maiatzaren 28an, mahainguru bat egingo dute toki berean, 19:00etan. Urduri taldeko sasoi bateko dantzariak eta Iurretako dantzariak batuko dira. Bertan, besteak beste, Urduriren ibilbidea aztertuko dute genero ikuspegitik. Ekimen bietarako sarrera librea da, aforoa bete arte.