17 ekoizleren produktuak Otxandioko Udaberri Azokan

Joseba Derteano 2021ko api. 17a, 10:00
Azoka eguna Otxandion, iazko abenduan.

Domeka honetan Udaberri Azoka egingo dute Otxandioko plaza nagusian, 10:00etatik 14:00etara. 17 ekoizleren produktuak eskuratu ahalko dira bertan.

Herriko ekoizleenak izango dira euretariko batzuk, eta inguruko herrietako beste hainbat produktu ere eskuratu ahalko dira. Besteak beste, landareak, pastelak, ogia, gaztaia, eztia, barazkiak, garagardoa edo fruta egongo dira erosgai. Elikagaiez gainera, artisau biren lanak ere eskuragarri egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Montse Morote zinegotziak iragarri duenez, hemendik eta urtea amaitu bitartean antzera bateko beste hiru azoka egingo dituzte. "Santa Maña jaien bueltan izango da hurrengoa, udan. Beste bat irailean, eta neguan azkena", jakinarazi du Morotek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!