Enborrezko horma ibaiertza egonkortzeko Otxandion

Anboto 2021ko mar. 25a, 09:10

Uraren Euskal Agentziak Santa Engrazia errekaren ertz higatu bat finkatu du Otxandion. Zuhaitz handi baten zuztarrak askatu eta lurra desegonkortu zen.

Bertatik igarotzen zen bidea arriskutsu bihurtu zuen horrek, eta, egoera horren aurrean, ibaiertza krainer horma bategaz finkatu dute: hau da, enborrez osatutako horma bat egin dute, ibaiertzeko zuhaitz propioak abartzen dituena, landaretza izan dadin erreka tarte horren egoera babestu, finkatu eta hobetuko duena.

Jausitako zuhaitza ibilguan bertan utzi dute, biodibertsitaterako eta inguruko ibai-dinamikarako interesgarritzat jotzen dutelako, ohar batean azaldu dutenez. Lanek 14.000 euroko inbertsioa izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!