Javier Landetaren hautagaitzak irabazi ditu Euskadiko Futbol Federakundea gidatzeko hauteskundeak

Anboto 2021ko mar. 1a, 20:18

Koikili Lertxundi otxandiarrak baino 57 boto gehiago eskuratu ditu

Euskadiko Futbol Federakundeko zuzendaritza eta presidente berriak aukeratu dituzte gaur Eibarren. Bi hautagaitza zeuden: Koikili Lertxundi futbolari ohi eta enpresaria buru zuena eta Leioa klubeko presidentea den Javier Landetarena.

Lehenengo hautagai bakoitzak bere arrazoiak eman ditu bertaratutako denen aurrean. Ondoren, bozketa egin dute eta 20:00etan amaitu dute zenbaketa. Landetaren hautagaitzak irabazi du 86 botorekin. Lertxundirenak 29 lortu ditu. Boto bat zuriz eman dute. 

Gaur Eibarren egindako batzarreko irudiak (Argazkiak: Euskadiko Futbol Federakundea)

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!