Ruben Garate 'Anselmo' gogoratuz elkarretaratzea egingo dute Otxandion, gaur

Anboto 2021ko ots. 12a, 16:29

Otsailaren 13an, bihar, hogeita bat urte beteko dira Ruben Garate 'Anselmo' hil zela. Elkarretaratzea egingo dute, gaur, 18:30ean.

Garate, Alcala Mecoko (Madril, Espainia) kartzelan lagun bat bisitatzetik bueltan hil zen, auto istripu batean. Dispertsioarekin amaitzea eskatuko dute, gaur, herriko plazan deitutako elkarretaratzean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!