Koikili Lertxundi Euskadiko Futbol Federakundeko presidente izateko hautagai aurkeztu da

Anboto 2021ko urt. 20a, 09:21

Futbolari ohi eta enpresari otxandiarra Bidean Team izeneko hautagaitzaren ordezkaria da.

Euskadiko Futbol Federazioko presidentea aukeratzeko hauteskundeak martxoaren 1ean izango dira. Lertxundik sare sozialetan iragarri duenez, Bidean Team hautagaitzaren burua izango da. "Kirol eta bereziki futbol arloan eskarmentu profesional handia duen kideez osatutako taldea gara", azaldu du eta euren gidalerroan artean "euskara, aukera berdintasunaren aldeko konpromisoa eta gardentasuna" daude, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!