Birziklapenerako edukiontziak zuzen erabiltzeko kanpaina Otxandion

Anboto 2020ko abe. 21a, 09:50

Gorbeialdeko Kuadrilla erakundeak kanpaina bat abiatu du hainbat herritan birziklapenerako edukiontzien erabilpen zuzena sustatzeko.

Honako hau da kanpainaren filosofia: birziklatzerako orduan edukiontziak zenbat eta hobeto erabili, osteko materialen kudeaketa merkeagoa izango da eta, ondorioz, baita zerbitzua bera ere. Kanpainaren barruan, informazio 'Totem'-ak ipini dituzte Otxandion. 15 egunean egongo dira plaza inguruan. Horrez gainera, zapatuan, 11:30etik 13:30era, informazio gune bat ipiniko dute plazan, eta eskuorri informatiboak banatuko dituzte herrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!