Otxandion domekan egingo duten azokak askotariko 19 postu batuko ditu

Joseba Derteano 2020ko abe. 11a, 10:00
Azokaren harira antolatu ohi den ekimen sortarik ez dute egingo aurten.

Ekoizle otxandiarrak eta inguruetako herritetakoak batuko ditu.

Otxandion askotariko produktuen azoka egingo dute domekan, 10:30etik 14:00etara. Kementsu elkarteak, Udalak eta Gorbeialdek antolatutako azokan ekoizle otxandiarrak eta inguruetako herrietakoak batuko dira. Besteak beste, gazta, ogia, barazkiak, frutak, txakolina, garagardoa, baserriko txorizoa, gildak eta piperrak, patea, eztia, landarak eta artisau produktuak erosi ahalko dira. Egindako erosketa guztiak tokiko produktu-loteen zozketa batean sartuko dira.

Sasoi honetan urtero egiten dute azoka Otxandion. Baina aurtengoa, gaur eguneko egoerak hala behartuta, formatu txikiagoan antolatuko dute. Hau da, azokaren harira antolatu ohi diren bestelako ekimenak ez antolatzea erabaki dute. Horrez gainera, segurtasun protokolo bat egongo da indarrean. Postuak plaza nagusian dagoen frontoi irekiko espazioan kokatuko dituzte eta bertarako sarrera mugatuta egongo da, aldi berean jende kopuru batetik gora ez batzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!