Otxandioko zurezko zubietan sareta berriak, laban ez egiteko

Joseba Derteano 2020ko aza. 5a, 10:52

Otxandion, herrigunearen inguruan zein handik kanpora, zurezko hainbat zubi daude eta sareta ipini dute behean, zoruan labankadarik ez egiteko. Zazpizortzi zubitan, lehengo sarea apurtzen zebilen, babesa zahartzen zebilen eta labankadak gertatu izan dira, udal arduradunen esanetan.

Hori dela-eta, Otxandioko Udalak saretak aldatzea erabaki du. Sareta berriak aurrekoak baino sendoagoak eta zurrunagoak izango dira, erorikoak prebenitzeko. Zubi batzuetan aldatu dituzte dagoeneko, sareta zaharrak kendu eta berriak ipini dituzte. Falta diren zubietan hurrengo egunetan zehar egingo dituzte horretarako lanak, udaleko iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!