Oletatik Otxandiora datorren ibaian hilik agertu dira hainbat karramarro

Joseba Derteano 2020ko ira. 23a, 08:00
Hildako karramarroen irudia Olaeta ibaian. (Argazkiak: Ekologistak Martxan Bizkaia)

Gertaera “isurketa” bati egozten dio Ekologistak Martxan Bizkaia taldeak.

Oletatik Otxandiorantz datorren Olaeta ibaian hainbat karramarro hilda agertu ziren larunbatean. Horrela informatu du Ekologistak Martxan Bizkaia taldeak sare sozialetan eta Otxandioko Udaleko iturriek baieztatu egin diote ANBOTOri gertaera.

URAk, Uraren Euskal Agentziak, laginak hartu ditu inguru hartan eta aztertu egingo ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!