Otxandioko santamaña jaiak bertan behera utzi dituzte

Joseba Derteano 2020ko uzt. 1a, 09:21

"Orain arteko jai-ereduarekin jarraitzea eta pilaketak sahiestea, batera ezina dela uste dugu", azaldu du jai batzordeak.

Uztailaren erdialdera Otxandion ospatu ohi diren santamaña jaiak bertan behera utzi dituzte aurten. Horrelaxe iragarri du jaiak antolatzen dituen Santamaña Jai Batzordeak komunikatu batean. "Herritarren osasuna bermatze aldera" hartu duten erabakia dela diote. Udalak erabakia babestu du, "arduraz jokatzeko" eta "herritarron segurtasuna bermatzeko unea" dela argudiatuz.

Hala ere, udan zehar ekimen berriak antolatuko direla aurrreratu dute jai batzordekoek. "Herritarrok kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko daukagun eskubidea bermatzea ezinbestekoa dela uste dugu eta udan zehar ekintza desberdinak antolatuko dira, osasun neurriak bermatuz".

'Sargori Giroan' egitaraua

Ildo horretatik, udalak 'Sargori Gorian' izeneko egitaraua abiatu du. Astero aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko ekintza berriak jakinaraziko dituzte udaleko sare sozialetan. Ekintzetan "arduraz jokatzeko" eskatu eta "maskara erabiltzeko" aholkatu dute. Lehenengo bi ekintzak honako hauek dira:

- Uztailak 02, 19:00: Ipuin kontalaria (Mainondoko gimnasioan)

- Uztailak 05, 20.00: Magia saioa (Mainondoko gimnasioan)

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!