Uztailaren 1ean zabalduko dituzte Otxandiko igerilekuak. Aforoa mugatuta izango du eta erabiltzaileek aplikazio baten bitartez jakin ahal izango dute uneoro zenbat jende dagoen igerilekuan edo tokirik badagoen. Horrez gain, berdegunean segurtasun neurriak mantzeko markak egingo dituzte. Hau da, toallak lurrean markatuta egongo diren borobiletan jarri beharko dira.
Bestalde, komunak zabalik egongo diren arren, aldegelak itxita egongo direla jakitera eman dute udaletik.