Uztailaren 1ean zabalduko dituzte Otxandioko igerilekuak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 30a, 13:05
Irudian ikusten den moduan igerileku ondoko berdegunean markak egin dituzte. (Argazkia: Otxandioko Udala)

Bihar zabalduko dituzte Otxandiko igerilekuak. Hainbat segurtasun neurrirekin eta %50eko aforoagaz.

Uztailaren 1ean zabalduko dituzte Otxandiko igerilekuak. Aforoa mugatuta izango du eta erabiltzaileek aplikazio baten bitartez jakin ahal izango dute uneoro zenbat jende dagoen igerilekuan edo tokirik badagoen. Horrez gain, berdegunean segurtasun neurriak mantzeko markak egingo dituzte. Hau da, toallak lurrean markatuta egongo diren borobiletan jarri beharko dira. 

Bestalde, komunak zabalik egongo diren arren, aldegelak itxita egongo direla jakitera eman dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!