Ainhoa Ruiz de Infantek eta Amaia Jakak ezin izan dute Master Cup-eko finalera sailkatu

Anboto 2020ko eka. 21a, 19:00

Elgoibarko pilotalekuan jokatutako finalerdian 16-18 galdu dute Nagore eta Leire Galeano ahizpen kontra.

Oso partidu lehiatua izan da zazpi berdinketarekin, azkena hamabosnakoan. Baina, oro har, Galeano ahizpek akats gutxiago egin dituzte eta horrek eman die garaipena. 

Bigarren finalerdiari emozioa falta izan zaio. Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik 18-3 menderatu dituzte Irantzu Etxebeste eta Ane Urkizu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!