[BIDEOA] Frankistak Otxandion sartu zireneko urteurrena gogoratu zuten atzo herritarrek

Anboto 2020ko api. 5a, 10:25

Atzo eguerdian Vicinay enpresaren bozina herri guztian entzun da ahal izan zen eta herritarrek txaloekin lagundu zuten. Horrez gainera, balkoietan ikurrinak jarri zituzten efemeridea gogoratzeko.

1936ko uztailean Andikona plaza bonbardatu zuten faxistek, baina Otxandiok errepublikarren esku jarraitu zuen hurrengo urteko udaberrira arte.1937ko apirilaren 4an, 'Iparraldeko frontea' kanpainaren barruan eta aurreko egunetan Mekoletako defentsa lerroa hautsi ostean, Otxandion sartu ziren frankistak. Urteurren hori gogoratzeko ekintzak gogoratzen ditu Otxandioko Udaletik landu duten bideoak.

Aurtengo uztailaren 22an 84 urte beteko dira bonbardaketa egunetik. Andikona plazan 61 pertsona hil zituzten, gehienak emakumeak eta umeak. Mondragon Unibertsitateko ikaste talde batek, ANBOTOrekin batera, bonbardekata bizi izan zutenen testigantzak jaso zituen dokumental batean. Hona dokumental hartako zati bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!