Beharrean daudenen zerbitzura jarri dute Otxandioko Koikili aterpetxea

Anboto 2020ko mar. 23a, 16:07

Osakidetzaren, berrogeialdian daudenen edo eta bestelako beharren bat dutenen eskura jarri dituzte euren azpiegiturak.

Koronabirusa dela eta, martxoaren 13tik itxita dago Otxandioko Koikili aterpetxea, baina, egoeraren "larritasunaren" aurrean eta "elkartasun" keinu modura, berriro ateak irekitzea erabaki dute arduradunek, sare sozialetan iragarri dutenez. Osakidetzako profesionalen zein berrogeialdian daudenen beharrak asetzera bideratuko dituzte euren azpiegiturak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!