Master Cup txapelketan, pilota goxoko final laurdenak jokatu zituzten atzo Pasaian eta Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Oihana Orbegozok galdu egin zuten.
Partidu luze (50 minutu) eta borrokatua izan zen, markagailuan gorabehera handiak izan zituena. Galeanotarrak hobeto hasi ziren (2-7), baina Ruiz de Infantek eta Orbegozok gora egin zuten partiduak aurrera egin ahala, markagailua hamahiruna berdindu arte. Gatxena eginda zutela zirudienean, ordea, ordura arteko ahalegina ordaindu zuten eta bertan geratu ziren.
Honako hauek izan ziren atzoko jardunaldiko emaitza denak:
- Ainhoa Ruiz de Infante-Oihana Orbegozo 13/ 18 Nagore eta Eider Galeano
- Leire Etxaniz-Irantzu Etxebeste 18 -8 Andrea Aldaregia-Ane Urkizu
- Eneritz Arrieta-Amaia Jaka 18 / 1 Uxue Larrea-Lierni Gartziarena
- Ane Arteaga-Maider Mendizabal 8 / 18 Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi