[BIDEOA] ‘564’ kantua abestu dute otxandiarrek, Josu Zabala musikaria lagun

Anboto 2019ko abe. 25a, 09:54

Atzo iluntzean, hainbat otxandiar herriko plazan batu ziren Hertzainak taldearen 564 kantua batera abesteko. Josu Zabalak berak, Hertzainak taldeko kide ohiak, duela hainbat aste aurreratu zuen egitasmo hau, eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere izan du oihartzuna. Beste hainbat musikarik bere egin dute 564 abestia kantatzeko deia. Kantuagaz, “euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea” aldarrikatzea, eta kartzeletara “elkartasuna” helaraztea izan dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!