[BIDEOA] Josu Zabalak '564' abestia kantatuko du Gabonetan Otxandioko plazan

Joseba Derteano 2019ko abe. 10a, 16:25

"Ea azken aldia den eta kantu hau historiara pasatu ahal dugun", adierazi du musikari otxandiarrak sare sozialetan zabaldu duten bideo batean.

Hertzainak taldeak 1989ko Amets Prefabrikatuak diskoan kaleratu zuen 564 abestia. Euskal presoen egoerari buruz berba egiten du eta denborarekin taldeko abesti klasikoetako bat bihurtu zen. Abenduaren 24an, Josu Zabalak, Hertzainak taldeko kide ohiak, abesti hori kantuko du Otxandioko plazan eta bertaratzen direnek Zabalagaz batera abestu ahal izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!