Otxandioko 120 erabiltzaile ditu Mainondon dagoen kiroldegi berriak

Joseba Derteano 2019ko abe. 4a, 15:10

Martxan daramatzan aste gutxietan, Otxandioko kiroldegi berriak harrera ona jaso du herritarren partetik. Zortzi ikastaroko kirol eskaintzan 120 otxandiar dabiltza, 1.300 biztanleko herrian.

Kirolgune berriaren asmoa 2015etik dator. Orduan, herritar talde bat batzen hasi zen, premiari irtenbidea emateko. Udalaren eta Mainondo Kirol Elkartearen bitartez aurten ipini dute martxan, pilotaleku azpiko espazio bat berrituta.

Gainerako kirol eskaintzari kalterik eragin ez dion egitasmoa dela nabarmendu dute kirol elkarteko kideek; baita ikastaro askotan neskak, mutilak eta adin askotariko jendea batera dabiltzala ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!